fbpx

PERTSONA NAGUSIEN ASTEA, “OSASUNGARRI JATEKO” TRAILERRA

Bastida Akademiak eta Sartei-tabernak, adineko pertsonen astean parte hartuko du, “OSASUNGARRI  JATEKO” tailerra antolatuz. Horretarako, gaian adituak diren bi nutrizionista gonbidatu ditugu, “On Ekin” nutrizio zentrotik datozen Nahia Zeziaga eta Andrea Larrea.

Tailer hau ostirala, irailaren 30ean, izango da 12: 00etatik 13: 00etara.

Azkenik, Sartei tabernan egingo den “pintxo potearekin” itxiko dugu tailerra. Bertan ikasleek prestatutako jakiak dastatuko dira.