fbpx

EGUNEKO MENUAK ESKAINTZEN HASI DA BASTIDA AKADEMIAKO IKASLEAK, SARTEI TABERNAN

Menua Sukaldaritzako ikasleak prestatzen ari dira, irakasleak zuzenduta. Menuaren prezioa 10 eurokoa da edaria aparte.

Argazkiak: Bastida Akademia.

 

Sartei establezimenduak maiatzean ireki zituen ateak, eta Bastidako Formakuntza guneko ikasleaekin  haurreko astean menuak eskaintzeari ekin dio.

 

Funtzionamenduari dagokionez sukaldaritzako formazio bat dela kontuan hartu behar da, irakasleak zuzenduta ikasleek menua prestatzen dute eta zerbitzua eman ere bai.

 

Ikastaro hau Arrasateko Udalak eta Bastida Akademia akademiak elkarlanean haurreara ateratako proyektu bat izan da eta udalak ikastaroa ko–finantziatuta du.

 

“Egunero menua ezberdinak eskaintzen dituztela azaldu digute akademiako ordezkariek. Eguneko hiru aukera ezberdin esakiniko diztuzte, bai lehen platerrerako, baita bigarren platerrerako ere”.

 

“Postreak bertan preatatutakoak dira, eta adibidez pantxineta, natillak, arroz esnea, tartak eta bestelakoak eskaintzen dira”.

 

Menuaren prezioa 10 eurokoa da (ura barne). “Bestelako edaririk nahi izanez gero, 10 euroei edariaren prezioa gehitu beharko zaio”. Edari berezia 1’5 euroan dago eta kafea euro 1ean.

 

Sartei establezimenduak Sukaldaritzako ikasleei “hobeto ikasteko aukera ematen die, ikasitako benetako praktika biurtuz, horregatik ez da ohiko jatetxe bat”. Menuak astelehenetik ostiralera eskainiko dira.

 

Profesionaltasun ziurtagiri honek guztira 240 ordu irauten du. “Ondoren ikasleek praktikak egingo dituzte, eta horretarako Bastida Akademiak Arrasateko zenbait tabernakin hitzarmena egina du”.

 

Izan ere, “gure nahia da hemen formatzen diren pertsonak gure herrian lan egiten geratzea da, ostalaritzak gaur egun langileak behar ditu”.

 

Horretaz gain, sukaldaritzako oinarriez gain, aurrerago “810 orduko formazio bat eskainiko da Bastidan, eta ikasleek bigarren mailako gaitasun ziurtagiria lortu ahalko dute, titulazio ofiziala”.

 

Testua : Mondraberri