fbpx

WORK-inn 2021, Industria-sektorearen azoka, urriaren 27 eta 28an izango da, Barakaldoko BECen

  • Ekitaldian Lanbidek babesle gisa parte hartzen du, eta kolektibo hauek ditu xede: prestakuntza jasotzen ari diren gazteak, industria-munduan laster sartuko direnak eta enplegua aktiboki bilatzen ari diren profesionalak.

WORK-inn Azoka industria sektoreari zuzendutako foroa da, bai lanean ari den langilea (baina enplegua aldatzeko asmoa duena), bai eta langabezian dagoena ere ( eta lanpostu batera itzuli nahi duena). Aurten, urriaren 27an eta 28an egingo da, Barakaldoko BECen, 09:30etik 18:00etara.

2021eko edizio honetan, lan-prestakuntza eta orientazioa ere egongo dira, industria-sektoreko merkatua eta lan-eskaintza ikasleei hurbiltzeko.

Ekitaldiak zortzi azoka izango ditu gune berean: Azpikontratazioa, Addit3D, Industry Tools, BeDigital, Maintenance, Industry, Pumps & Valves, Imic eta WORKinn. Beraz, ekitaldi hau Estatuko urteko industria-topaketa nagusiena izango da.